domingo, 1 de febrero de 2015

Lotofagoak eta Ziklopeak




ULISES :LOTOFAGO ETA ZIKLOPEAK


Istoria honetan Ulises abentura arriskutsu batean sarturik dago.
Bi gizon galtzen ditu eta beste batzuk denetaz ahazten dira.
Nola bukatuko du honek?Ze egoeratan aurkituko da Ulises?


Ulises Troiatik dator eta bi irletan gelditzen da;lotofagoen irlan eta ziklopeen irlan.
Lotofagoen irlan bere gizonei zerbait harrigarria gertatzen zaie eta Ulisesek
atxilotzen ditu bere itsasontzian.Irla honetatik joan zirenean ziklopeen irlara abiatu ziren 
janari bila. Han kobazulo batean sartu eta antzume batzuk hil zituzten.
Ez zekiten kobazulo hori ziklope batena zela eta Polifemo ziklopea sartzean konturatu ziren
ziklope batena zela.Ulises janaria ematea eskatu zion Polifemori,baina honek esan zion ez zuela 
ezer egin behar ezta Zeusen ohorez.Hau haserretuta zegoenez jadanik Ulisesen bi
gizon jan eta besteei abisatu zien ez zirela bizirik aterako hortik eta orduan kobazuloa harri handi batekin itxi zuen atea.Ezin zirenez atera Ulises ardoa eman zion ziklopeari mozkor jartzeko eta gero begian hesola batekin emateko.Hori eginda antzumeak lotu eta haien azpitik joango ziren bere gizonak kobazulotik atera ahal izateko.Polifemo minaz oihuakatu zuen eta beste ziklopeak berarengana hurbildu ziren.
Polifemok zer gertatu zen kontatu zien eta Ulises itsasontzian zegoela hainbat gauza esan zion Polifemori,
baina hau guztia ez dugu kontatuko grabazioa zuek entzutea nahi dugulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario